HISTORIA


Munduko edozein lekutara zoazela hurrengo galdera egitea probatuko bazenu, ziur edonork baietzezko erantzuna emango zuela: Ezagutzen al duzu Coca-cola? Hau da, nork ez du produktu honi buruz zerbait entzun? Izan ere, freskagarri eferbeszente hau munduko 200 herrialdetan saltzen da.
John Perbenton-ek sortutako ezkutuko formula duen produktu honek hasiera batean medikamentu bezala erabiltzeko helburua zuen. Baina Asa Griggs Candler-ek erabilitako marketing tekniken ondorioz, munduko freskagarririk salduenena bihurtu zen.
Hori irakurrita, ez al zaizue honi buruzko hausnarketa egiteko gogorik sartzen?

HISTORIA
Esan bezala, John Perberton-ek Coca-cola 1886. Urtean sortu zuen Atlantako botika batean. Horretarako, coca-ko hostoak eta cola-ko haziak erabili zituen. Garai horretan, buruko mina eta goragalea kentzeko erabiltzen zen eta bertan, botikan saltzen zen. Behin edaria ezaguna egin zenean, sortzaileak formula eta enpresa saldu zituen 23.300 dolarren truke. Azkenik, abokatu talde batek enpresa erosi eta mundu osora eraman zuen honen salmenta. Momentu horretan ailegatu zen Coca-colaren globalizazioa.


No hay comentarios:

Publicar un comentario