jueves, 8 de marzo de 2012

TaLdEaReN AuRkEzPeNa


Kaixo lagunok!!

Iciar, Itsaso, Garazi, Irati eta Arrate gara, musika hezkuntzako 3. mailako ikasleak. Blog hau teknologia berriko ikasgaiaren azkenengo proiektua da.

Teknologia berriak gure espezialitatea ez direnez, hasiera batean lan hau oso zaila iruditu zitzaigun. Hala ere, behin lanean jarrita eta gure gogoekin batera aurrera eramango dugu. Izan ere, egiteko ezinezkoak diren gauzak motibatzen gaituzte.


GaIaReN AuRkEzPeNa


Gai bat aukeratzea ez da gauza erraza, eta horregatik horri buruz hitz egiteko zabala den zerbait pentsatu dugu. Coca-cola marka gure eguneroko bizitzan dagoen zerbait baino, mundu osoan zehar eragina duen produktua dugu. Hala ere, eragin hori bai onerako, bai txarrerako izan daiteke. Gauza horiek guztiak kontutan hartuta, marka mundial honi buruz hitz egiteko ikuspuntu desberdinetatik aztertzeko nahia piztu zaigu.